Euskal Herrian Euskarazek 45 urte bete ditu 2024ean. Belaunaldi desberdinetako euskaltzaleok egin dugu EHE eta bertatik eragin dugu Euskal Herri euskalduna lortzeko bidean. Eta hala jarraitzen dugu, halabeharrez, baina ilusioz eta gogotsu.
Gaurko eta atzoko kide zein kide ohiak elkartu nahi ditugu otsailaren 1ean. Elkarrekin gosaldu bitartean, elkar ezagutzea, orain arte egindako borroken transmisioa, behar dugun euskalduntze-olatu berrirako ikuspegi desberdinen arteko trukaketa…
EHEren Belaunaldi Arteko Topaketa
- Katakrak, Iruñea
- Otsailaren 1ean
- 10:00etan hasita
Eman izena: https://erabili.liberaforms.org/eheko-belaunaldi-arteko-topaketa